LUR SAGAR – DANTZAZ KONPAINIA
Leidor – Azaroak 20, ostirala – 20:30
Dantzaz Euskal Herriko dantza eszenikoan azken txinparta izan da, bere estiloa sortuz, Europako hainbat artista ezagunen lankidetzari esker. Hiru koreografok mugimenduz eta kemenaz eszenatokia beteko dute, dantzarien bertute físiko eta interpretatiboak baliatuz. Lur sagar ikuskizunean 11 dantzarik parte hartzen dute, eta natura omentzea du helburu. Hiru piezak osatzen dute Lur Sagar: ‘Jaar Eden’ lanean, Frantziako Gaël Domenger koreografo gazteak, bizitzaren handitasunaren eta hauskortasunaren arteko muga mehearekin jolasten du. Halaber, gure irudimenak eta sinesmenak osatzen duten lorategian, gaur egun irudikatutako Eden baten eta bizitza sortzen duen iturriaren ideiak ulertzera gonbidatzen gaitu.