AZAROAK 25 EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
TOLOSA
Azaroak 24, asteartea, Nesken Graffiti Tailerra Abastosen arratsaldeko 18:00etan.
Abenduan… Txapa Tailerra: egizu zure txapak!! Data, ordua eta tokia tuenti bitartez finkatuko da. Bilatu: Trianguloan Berdin Berdin. Esan noiz datorkizun ondo, zure irudiak ekarri� dena Tuenti bitartez
Tolosa, Kaleak Berdintzen…
KB proiektu hau EPAn eta Tolosako emakumeekin egindako “hiri debekatuaren mapa” tailerretako hausnarketatik abiatzen da.
Emakume ala gizon izan, nahiz sentitu; Tolosako kaleak eta plazak nola bizi ditugun ulertzeko tresna izan nahi du KB proiektuak. Eta era berean, errebindikazio bat da: espazio publikoa nahi dugun ordutan, nahi dugunarekin eta nahi dugun eran erabiltzeko.